2012/06/08

Baserri paisaiak

"Egunero etxeko leihotik begiratzen duzunean ikusten duzun paisaia oso bestelakoa balitz, zure bizitza
aldatuko ote litzateke?
Udan autoz zure ibilbide finkoa egitean moztu berria den belarraren usaina gogoko al duzu?
Inguruak udazkeneko kolorez janzten direnean hunkitzen al zara?
Udaberrian txorien kantekin esnatzea gustuko al duzu?
Umetan zure eskualdeko baserrien inguruan jolasean pasatako uneak gogoratzen al dituzu?
Garai bateko pasadizoen oroigarri diren tokiak edo elementuak (zuhaitzak, harriak, hesiak...) ezagutzen al dituzu?
HORRELA BADA, PAISAIA BALIOAN JARTZEKO PROIEKTUA INTERESATUKO ZAIZU"

Tolomendik, Tolosaldeako Landa Garapen Elkarteak, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste zortzi Landa Garapen Elkerterekin batera landa-apaisaia atlantikoen balioa agerian jartzeko ekimena martxan jarri du. Eskualdeka, baserri-paisaiek dituzten elementu bereizgarriak identifikatzeko eta horiek kontserbatzeko aproposenak diren ekintzak proposatzeko parte hartze saio irekiak antolatuko dira. Proiektuaren ezaugarri nabarmenena hauxe da: eskualdeko landa-paisaiaren altxorrak ezagutu, zaindu eta ezagutarazteko bertako herritarren pertzepziotik eta iritzietatik abiatuko dela.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario